Gabonak abenduan ospatzen den jai bat da. Euskal Herrian, jende gehiena, abenduaren 25ean familiarekin batu egiten da eta afari handi bat prestatzen dute. Bitartean, "olentzerok" opariak usten ditu etxez etxe zuhaitzaren azpian.
Herrialde gehienek izaten dute gabon inguruan zorionak ematera eta Urte berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat. Horra hor Papa Noel, Santa Claus, Hiru erregeak eta San Nicolas ezagunenen artean. Pertsonaia hauek umeentzako opariz josita etortzen dira eta hauentzat izaten dute erakargarritasun berezia. Euskaldunok ere badugu geure Gabon inguruko pertsonaia, Olentzero.
Toki desberdinetan izen desberdinez izan da deitua: Olentzero, Olentzaro, Orentzaro eta Onentzaro, beste batzuren artean. Olentzero izan da nagusitu dena. Hitz honekin, gure pertsonaia honen izenaz gain, urte-garai bat izendatzen da: Gabonak eta beren ingurua. Amaitzear dagoen urte zaharra errepresentatzen du Olentzerok.Olentzerok, jatorriz suarekin du erlazio zuzen zuzena. Sua eta erretzearen ingurutik etorri da zenbait interpretazio eta ohitura, adibidez: ikazkin moduan errepresentatzen hastea, tximinitik behera jeistea edo pipa erretzen agertzea. Hiru kasuetan sua da adierazle garrantzitsua. Sua da zaharra berrizten duena, okerra garbitzen duena. Sua da, indar berriaren adierazle.
Zenbait herri euskaldunek pertsonaia gisa errepresentatzen dute sasoi hau eta pertsonaia honek Gabon gauean egiten du bere etorrera: Olentzero da.
Gure Olentzero artzaia da zenbait tokitan, nekazaria beste batzutan, ikazkina beste batzuren ustetan. Azken jentila dela diote batzuk, Kristoren jaiotza zabaltzera etorria; urteak egun baino begi bat gehiago duen gizona dela ere esan da, 366 begi dituen gizona dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario