domingo, 19 de diciembre de 2010

Abenduaren 31an gaueko hamabietan kanpaiekin batera hamabi mahatsak jaten dira eta hurrengo urtearen hasiera ospatzen dugu bengalak, serpentinak, petardoak eta abar botaz.
Urtarrilaren 6an erregeak etortzen dira eta familiarekin bazkari handia egiten da eta errege roskoia jaten da.

Alemania
Alemanian, abenduaren 6an hasten dira Eguberrietako prestakizunak, normalean, etxeak apaintzen dituzte, eta gailetak egin. Fruituzko panpin txikiak dira apaingarrietako bat. Horretaz aparte, umeek leihoan ipintzen dituzte beren eskutitzak, Christkind-i zuzenduta, Jesusen aingeru mezulariari, alegia. Jengibrezko etxeengatik baitira famatuak alemaniarrak.
Argentina
Beste herri batzuetan bezala, familia osoa elkartzen da Argentinan abenduaren 24an. Han, bakoitzak menuaren zati bat eraman behar izaten du. Eguberri-garaia udan izaten denez, entsaladak dira nagusi hango otorduetan, txerri gazi-geza, haragi egosia eta sagardoarekin batera. Europatik hartutako ohitura bat ere badute: turroiak eta ogi gozoa.
Australia
Australian, ohiturazko afarietan, ez dira sekula faltako indioilarra urdaiazpikoarekin eta "plum" pudina. Uda-garaia izanik, australiar batzuek aire zabalean egiten dituzte afariak; ospe handia dute, esaterako, Sydneyko Bondi hondartzako festek. Melbournen, aldiz, ohitura ezaguna da gabon-kantak abestea, "Gabon kantak kandelen argira" deituriko gauean.
Ameriketako Estatu Batuak
AEBtako hainbeste film ikusita, seguru asko mundu guztiak ezagutzen ditu Estatu Batuetako ohiturak. Festa asko izaten dira. Han, usadio zaharra da mihura landarea: bikote batek, mihuraren azpian topatuz gero, muxu eman behar izaten dio elkarri. Baina, horrez gain, pontxea edo eggnog-a hartzen dute. Esnea, azukrea, kanela, intxaur muskatua eta egin gabeko arrautza sorta bat nahasiz prestatzen dute edari hori. Gainera, AEBtik gureganatu dugu gaur egun Euskal Herrian boladan dagoen usadio bat: "Secret Santa" edo "lagun ikusezina" delakoa.
Ingalaterra
Erdi Arotik hona, ingelesek "mummings" deituriko antzerkiak egiten dituzte, mozorrotutako pertsonek lagundurik. Ameriketako Estatu Batuetan bezala, mihura dugu protagonista, sabaitik zintzilik. Ziur aski, herri guztiek dituzte beste guztien begietara ohitura arraroak izan daitezkeen usadioak. Ingalaterran, esaterako, pudina nahasteko ohitura bitxia dute. Familia guztiak egin behar izaten du hori abenduko lehen igandean, eta ekialdetik hegoaldera, gainera; hori egin bitartean, nahi edo desio bat eskatzen dute. Bestalde, abenduaren 26a "Boxing Day" eguna da Ingalaterran, eta hango karitate-kutxa guztiak irekitzen dituzte, familia behartsuei eskaintzeko.
Japonia
Japoniarren %1ek baino ez du sinesten jainko kristauan. Hala ere, ia guztiek apaintzen dute beren etxea, eta opariak ematen dizkiote elkar.

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Gabonak

Olentzero

Gabonak abenduan ospatzen den jai bat da. Euskal Herrian, jende gehiena, abenduaren 25ean familiarekin batu egiten da eta afari handi bat prestatzen dute. Bitartean, "olentzerok" opariak usten ditu etxez etxe zuhaitzaren azpian.
Herrialde gehienek izaten dute gabon inguruan zorionak ematera eta Urte berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat. Horra hor Papa Noel, Santa Claus, Hiru erregeak eta San Nicolas ezagunenen artean. Pertsonaia hauek umeentzako opariz josita etortzen dira eta hauentzat izaten dute erakargarritasun berezia. Euskaldunok ere badugu geure Gabon inguruko pertsonaia, Olentzero.
Toki desberdinetan izen desberdinez izan da deitua: Olentzero, Olentzaro, Orentzaro eta Onentzaro, beste batzuren artean. Olentzero izan da nagusitu dena. Hitz honekin, gure pertsonaia honen izenaz gain, urte-garai bat izendatzen da: Gabonak eta beren ingurua. Amaitzear dagoen urte zaharra errepresentatzen du Olentzerok.
Olentzerok, jatorriz suarekin du erlazio zuzen zuzena. Sua eta erretzearen ingurutik etorri da zenbait interpretazio eta ohitura, adibidez: ikazkin moduan errepresentatzen hastea, tximinitik behera jeistea edo pipa erretzen agertzea. Hiru kasuetan sua da adierazle garrantzitsua. Sua da zaharra berrizten duena, okerra garbitzen duena. Sua da, indar berriaren adierazle.
Zenbait herri euskaldunek pertsonaia gisa errepresentatzen dute sasoi hau eta pertsonaia honek Gabon gauean egiten du bere etorrera: Olentzero da.
Gure Olentzero artzaia da zenbait tokitan, nekazaria beste batzutan, ikazkina beste batzuren ustetan. Azken jentila dela diote batzuk, Kristoren jaiotza zabaltzera etorria; urteak egun baino begi bat gehiago duen gizona dela ere esan da, 366 begi dituen gizona dela.